Vistas de página en total

jueves, 14 de abril de 2016

Circo Massimo

Circo Massimok latinez zirku handiena esan nahi du. Aventino eta Palatino mendien artean kokatuta dago eta Erromako bostgarren erregearen zuzendaritzapean sortu zen, Lucio Tarquinio Priscoren zuzendaritzapean. Erromako lehenengo zirkua izateaz gain handiena ere bazen, baina ez zen bakarra izan. Beste erromatar zirkuen irudia izan zen.


Antzinako Erromako gurdien lasterketetarako estadioa izan zen. Parte hartzaileek, zaldiek bultzatutako gurdietan jarrita, haien prestigioa eta sariak baino gehiago zuten jokoan, sarritan parte hartzaileek askatasuna lortzeko parte hartzen baitzuten. Lasterketetan apustu garrantzitsuak egiten zituzten.

Antzinako zibilizazioko zirkurik handiena izan zen. 621metroko luzeera eta 118metroko zabalera zeukan, 12 gurdi sartzen ziren pistan. Horrez gain, bertan 300 000 ikusle sar zitezkeen.

Gaur egun, oso gutxi kontserbatzen da. Pista eta espina (pista erditik banatzen duena) kontserbatzen dira. Pista belarrez estalita dago eta eserleku gehienak desagertu egin dira, harria Erdi Aroko Erromako zenbait eraikin eraikitzeko erabili baitzuten. Bideo honetan ikus daiteke gaur egun nolako egoeran dagoen leku hau:

Espinetan zenbait jainkoren estatuak kokatu zituzten. Cesar Augustok egiptoar obelisko bat eraiki zuen bertan.

Gaur egun ematen zaion erabile oso bestelakoa da. Orain parke publiko bat da eta zenbait kontzertu egiten dira bertan. Adibidez,  2014ko ekainaren 22an The Rolling Stonesek bertan kontzertu bat egin zuen. Beste adibide bat Genesis taldearena da, 2007ko uztailaren 14an 500 000 ikusleren aurrean eman zuen kontzertua han. Parkean ikusten den eraikina Palatino jauregi inperiala da.
Aurrez aipatu bezala, parke publiko bat da. Horrek esan nahi du, hara sartzea dohainik dela.

Circo Massimoren kokapena honako hau da:



Audiogida: http://youtu.be/qbsr67sBXIQ


No hay comentarios:

Publicar un comentario